Kortxoenearen bihotza, Lakaxita gaztetxean

Ostiralean bideo emanaldia eta hitzaldia egingo dituzte Lakaxita gaztetxean, Groseko gazteen guneari buruzkoa. Kortxoenea ordezkatzen bi kide egongo dira.

Kortxoeneako hustutzearen irudia

Kortxoeneako hustutzearen irudia

Donostiako Kortxoeneako esperientziaren berri jakiteko aukera izango da ostiralean (hilak 20) Lakaxita gaztetxean. Bertan, 19:30ean hasita, Irautea sortzea delako dokumentala emateaz gain —Kortxoenea du oinarri—, Donostiako Gros auzoko gazteriaren guneko bi kidek hitzaldia emango dute. Lakaxitako kideek uste dute merezi duela jardunaldiak, esperientzien trukaketa aberasgarria izan daitekeela. Hortaz, nahi duen oro ager daitekeela esan dute, irekia dela. Jakiak ere izango dira.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.