Aurrekontu parte hartzaileen emaitza, hamalau proposamen

Gazteen prozesuaren eta orokorraren artean hamalau egitasmo izan dira boto gehien jaso dituztenak. 2016ko udalaren aurrekontu orokorrean kontutan hartuko dituzte.

Partaidetzazko aurrekontuen bigarren saioa, Luis Mariano zentroan.

Partaidetzazko aurrekontuen bigarren saioa, Luis Mariano zentroan.

Bukatu da udalaren aurrekontu parte hartzaileen prozesua. Behin bozketa garaia itxita, hamalau izan dira onetsi diren proposamenak, bost prozesu orokorrekoak, beste bederatziak gazteen prozesukoak. Internet bidez botoa ematen bozkatu dituzte irundarrek euren lehentasunak (aurretik egindako batzarretan adostuak), eta orotara, 7.027 boto emailek 25.476 bozka eman dituzte; iazko prozesuarekin alderatuta, %87 hazi da boto emaileen kopurua. Prozesu orokorrerako 1,3 milioi euro zituen gordeta udalak, gazteenerako 200.000 euro. Jarraian datozen proposamenak dira bozka gehien jaso dituztenak. Prozesu orokorra (1,3 milioi euroko diru poltsa)
  1. Txingudi ikastolako kirol-aisia eremuan estalkiak jartzea: 1.925 boto. 250.000 euroko aurrekontua.
  2. Artiako futbol zelaiko harmailak estaltzeko estalkia jartzea: 1.809 boto. 400.000 euroko aurrekontua.
  3. Behobiako Goardia Kidegoaren eraikina berreraiki eta birgaitzea: 1.715 boto. 490.000 euroko aurrekontua.
  4. Nafarroa hiribideko espaloia konpontzea: 1.371 boto. 150.000 euroko aurrekontua.
  5. Esteban Indart kaleko adinekoen gizarte zentroko instalazioak zabaldu eta hobetzea. 404 boto. 5.600 euroko aurrekontua.
Gazteen aurrekontua (200.000 euro)
  1. Gazte taldeentzako diru laguntzak: 128 boto. 20.000 euroko aurrekontua.
  2. Gazte irundarrak kontratatzeko bertako enpresentzako diru laguntzak: 97 boto. 30.000 euroko aurrekontua.
  3. Gazte Gunea sanmartzialetan: 88 boto. 30.000 euroko aurrekontua.
  4. Carlos Blanco Aginaga liburutegiko ordutegia zabaltzea azterketa garaian: 78 boto. 15.000 euroko aurrekontua.
  5. Gazte ekintzaileek negozioak irekitzeko diru laguntzak: 76 boto. 20.000 euroko aurrekontua.
  6. Hirian kontzertuak egiteko aurrekontua handitzea, eta kontzertuak hiriaren toki ezberdinetan egin daitezela: 74 boto. 60.000 euroko aurrekontua.
  7. Aisiako monitore izateko ikastaroa: 56 boto. 5.500 euroko aurrekontua.
  8. Ipuin kontalariak eta tailerrak ingelesez: 17 boto. 6.000 euroko aurrekontua.
  9. Guraso gazteentzako prestakuntza ikastaroak: 16 boto. 12.000 euroko aurrekontua.
Gazteen aurrekontuetako 200.000 euroak zertan inbertitu erabakitzeko azken fasean 310 lagunek parte hartu dute, 879 boto emanaz. Iazko esperientziarekin alderatuz, %363 hazi da boto emaileen kopurua.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.