Azaroaren 25a dela eta, udalak eta hainbat emakume taldek ekitaldiak antolatu dituzte

Hitzaldiak, tailerrak, mobilizazioak eta mahai-inguruak egingo dituzte azaroaren 25a dela eta.

Ekitaldiak antolatu dituztenak, osteguneko agerraldian

Ekitaldiak antolatu dituztenak, osteguneko agerraldian

Irundarrak emakumeen kontrako indarkeriaren gaiarekin sentsibilizatu asmoz, udalak eta hiriko hainbat emakume taldek ekitaldiak antolatu dituzte azaroaren 25ari begira: Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna da azaroaren 25a. Udalak eta emakumeen elkarteek ostegunean egindako agerraldian azaldu zuten erakundeek eta gizarteak bat eginda joan behar dutela indarkeria matxistaren kontra, “gaiaren garrantziak bateratzen gaitu”. Hala, egitarauaren berri ematearekin batera, Sergio Corchon Irungo Udaleko Gizarte Ongizate zinegotziak horietara herritarrak joan daitezela eskatu zuen. Aldi berean, udaleko bozeramaileen batzordeak Azaroaren 25arekin lotutako erakunde adierazpena onartu duela esan zuen Corchonek, eta puntu lilak banatuko dituztela hirian. Honakoak dira jarduerak:
  • Hilak 18, asteazkena: 17:00etan, Argoiak-en egoitzan, Te doy mis ojos filmaren proiekzioa.
  • Hilak 19, osteguna: 17:00etan, San Miguel auzoko gizarte zentroan, La estrella filmaren emanaldia Bidasoaldeko Elkarte Feministaren eta Euskal Herriko Emakume Gazteak-en eskutik.
  • Hilak 20 eta 27 (ostirala biak): 10:00etatik 13:00etara, ahalduntze tailerra CBAn Inma Merinoren eskutik.
  • Hilak 23, astelehena: 17:30ean, Uxoa elkartean, mahai-ingurua indarkeria matxistan adituekin: Beatriz Rodriguez (epaile ohia eta abokatua), Xabier Coca (Ertzaintzako komisario ordea), Lorena Pidal (Itxaropenaren Telefonoko psikologoa), eta espetxe psikologo bat.
  • Hilak 24, asteartea: 10:30etik 14:30era, Pausorik ez aztera txostena aurkeztuko dute, I-Romi elkartearen eskutik, Ficoban.
  • Hilak 25, asteazkena: 17:00etan, hitzaldia Argoiak elkartean, Beatriz Rodriguezek emana: Genero indarkeriak denok kolpatzen gaitu; 18:00etan, elkarretaratzea Zabaltza plazan; 19:00etan, Amaia KZn, indarkeria matxistaren kontrako dantza eta musika ikuskizuna Pauso-K, Skolamusik, eta Irunesa Gimnasia Ritmica taldeen eskutik.
  • Hilak 26, osteguna: 19:30ean, hitzaldia Amaia KZn Marcela Lagarderen eskutik: Emakumeentzako indarkeriarik gabeko bizitzaren alde. Bidasoaldeko Elkarte Feministaren eta Euskal Herriko Emakume Gazteak-en eskutik.
  • Hilak 30, astelehena: 17:00etan, Uxoa elkartean, Berdintasuna sortuz tailer sortzailea Itziar Sistiagaren eskutik.
  • Abenduak 3, osteguna: 19:30ean, Irun Factoryn, Eva de la Peña Palaciosek CTRL+A bada, hobe SUPR. Genero ziberrindarkeria Amor 3.0n. Egunera zaitez izeneko txostena aurkeztuko du.
  • Abenduak 10, osteguna: 18:00etan, Urdanibia plazako hitzaldi aretoan, eztabaida Begiradak prostituzioaren aurrean izenburupean. Partaideak: Amaia Lasheras (Arrats) eta Patricia Ponce (Haurralde).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.