Feillet ahizpen gaineko datuak emango ditu Mikel Alberdik hilaren 12an (osteguna), hitzaldi bitartez. Euskal Herriko lehen emakume margolariak izan ziren.
Feillet ahizpek euskal kostaldearen koadroak egin zituzten ere
Feillet ahizpen gaineko hitzaldia emango du hilaren 12an (ostegunean), 19:30ean, Mikel Alberdik Irungo Kabigorrri Bidasoaldeko Ateneoan. Feillet ahizpak Euskal Herriko lehen emakume margolariak izan ziren, orain arte dauden datuen arabera. XIX. mendean jardun zuten margolari bezala, eta Parisen jaio arren, Euskal Herrian lan egin zuten gehienbat, tartean Irunen.
Mikel Alberdik Kabigorriko lagun izateaz gain, Ormaiztegiko Zumalakarregi museoko teknikoa da. Udan, bertan izan dute jarrita Feillet ahizpen gaineko erakusketa bat, hortaz, gaiaren gainean sakontasunean hitz egingo du Alberdik.
Egun, Feillet ahizpen koadroen erakusketa Baionako Euskal Museoan jarrita dago. Alberdi prest agertu da, interesdunak badaude, hara bisita gidatua egiteko haren azalpenekin.