Jexux Mari Sorarrain alkizarrak Ameriketan bizitakoak kontatuko ditu Katea auzoan.
Euskal artzain bat Amerikan
Ameriketan artzain ibilitako Jexux Mari Sorarrain alkizarrak hitzaldia emango du hilaren 20an, ostirala, Landetxako Auzo Elkartearen egoitzan, 19:00etan. Ameriketan bizitakoak azalduko ditu artzain izandakoak, eta Kateako auzo elkartetik iragarri dutenez, oso atsegina izango da hizketaldia, alkizarra “hizlari bikaina” delako. Bitxikeriz betetako saioa agindu dute.
Hortaz, auzotar eta irundar guztiak animatu dituzte bertara joateko. Izan ere, Katea auzoko bizilagunen elkartea Kulturen Arteko Astearen barruan hainbat jarduera antolatu ditu, horietako bat da artzainaren hitzaldia.