Hondarribiko arrantzale bat hil da itsasoan

Hondarribiko arrantzale bat hil zen atzo iluntzean, itota, herritik lau ordura lanean ari zenean.

Arrantzale bat hil da itsasoanHondarribiko arrantzale bat hil zen atzo iluntzean, itsasora erorita. Almirante Berria ontziko arrantzalea zen, 57 urtekoa, eta datorren urtean erretiroa hartzeko asmoa omen zuen. Zazpiak aldera izan zen istripua, herritik lau bat ordura. Norberto Emazabel Hondarribiko arrantzaleen kofradiako presidenteak Euskadi Irratiari azaldu dionez, arrantzalea sarean trabatuta ito zen. “Sarea botatzen hasi eta trabatu egin zen. Ontzira igo zutenean, itota zegoen”, adierazi du Emazabelek. Goizaldean iritsi da hildako arrantzalearen gorpua herrira, 03:00ak aldera. Gertakariak samin handia eragin du herrian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.