Marea biziak eta itsaso zakarra, gaurko

Marea biziak daude, eta arratsaldeko itsasgora iristen denerako, 3 metrotik gorako olatuak espero dira.

Marea biziak itsasbehera Amute

Amuteko zubitik hartutako irudia, itsasbeherarekin

Eguraldia aldatu da goizetik, haizea zakartzen, giroa frexkatzen, eta ura azkar ari da igotzen. Marea biziak daude, eta arratsaldeko itsasgora iristen denerako (16:15ean) , 3 metrotik gorako olatuak espero dira. Abisu horia emanda zegoen eguerditik aurrera, baina Segurtasun Sailak alerta laranjara igo du. Olatuek itsasertza gainditu dezakeela jakinarazi dute.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.