Zarautzen kontra galdu du Hondarribia futbol taldeak

Ondo ari da taldea, baina azken bi partidetan ezin izan du puntuatu.

Hondarribia futbolHondarribia Futbol Elkarteko lehen taldeak Zarautzen kontra galdu zuen larunbatean etxean (1-2). Irudi ona eman zuten berdeek, baina ez zuten zorterik eduki, eta Zarautz aldera ihes egin zuten hiru puntuek Hondartzatik. Joan den asteburuan taldeak 90. minutuan jasotako gol baten erruz galdu bazuen, oraingoan 93.ean hautsi zuen aurkariak berdinketa. Horrenbestez, sailkapenean behera egin du Hondarribiak, 12. posturaino, Ordizia eta Hernani taldeekin berdinduta. Datorren asteburuan Oiartzunen jokatuko dute hondarribiarrek. Bi partida irabazi eta bost galdu ditu Oiartzunek eta multzoko azken hirugarrena da, baina oso gol gutxi jasotzen dituen taldea da, eta galdu dituen partida guztiak gol bakarragatik galdu ditu. Hortaz, partida zaila izango du Hondarribiak datorren asteburuan.

Hondarribia FEren asteburuko emaitzak

Gipuzkoako Ohorezko Maila Lehen Erregionala
  • Landetxa-Hondarribia  3-3
Gazteen Ohorezko Maila
  • Dunboa Eguzki-Hondarribia  7-0
Gazteen Lehen Maila
  • Trintxerpe-Hondarribia  2-1
Kadeteen Lehen Maila
  • Hondarribia A-Allerru A  1-3
  • Orereta Kafea-Hondarribia B  2-3
Emak. Kadeteen Ohorezko Maila
  • Hondarribia-Hernani  2-0
Haurren Ohorezko Maila
  • Hondarribia-Oiartzun  4-0
Haurren Txiki Maila
  • Hondarribia-Mariño  4-1
Emak. Haurrak. 1. fasea
  • Mariño-Hondarribia A  1-1
  • Urnieta-Hondarribia B  5-0
Kimuen Maila
  • Hondarribia-Real Union  7-0
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.