Hirutik hiru irabazi ditu Hondarribia Ikasbasket taldeak

Hondarribia Ikasbasket saskibaloi elkarteko lehen taldeak ez du oraindik aurkitu bera gaindituko duenik. Larunbatean Oiarso menderatu zuen.

Hondarribia Ikasbasket

Aurten lehen urtea du nagusien taldeak

Hondarribia Ikasbasket saskibaloi elkarteko lehen taldeak ez du oraindik aurkitu bera gaindituko duenik. Larunbatean Oiarsoren kontra irabazi zuten hondarribiarrek (58-27), eta Gipuzkoako Ligako sailkapenean hirugarren jarri dira, aurreneko biek baino partida bat gutxiago jokatuta —aurreko asteburuan atseden izan zuten—. Egia da oraindik hiru partida baino ez dituela jokatu, egia da asko falta dela lehen fasea bukatzeko eta sailkapeneko lehenengo bien kontra ez dela lehiatu, baina hiru partidatik hiru irabazi ditu, eta jasotako puntu kopurua ia halako bi sartu du taldeak —176 alde, 93 kontra—. Hondarribia-Irun talde profesionalaren hutsunea betetzeko sortu da Hondarribia Ikasbasket, eta beheko mailei jarraipena egiteko aurten nagusien taldea atera dute. Printzipioz, hori da helburua, baina liga hasiera ikusita, lehen urtean Euskal Ligara igotzeko hautagaien artean sartu behar da taldea. Beheko mailetan ere Lehen taldeaa ez da liga ondo hasi duen bakarra. Esan daiteke une gozoa bizitzen ari dela Hondarribia Ikasbasket, Errendimendu mailetan ari diren gazteek eta kadeteek, nagusien taldea bezala hasi baitute denboraldia, hirutik hiru irabazita; eta Haurren Mailako lehen taldeak lautik hiru gainditu ditu.

Hondarribia Ikasbasketeko emaitzak

Emak. Gipuzkoako Liga. 2. multzoa
  • Express Hondarribia Ikasbasket-Oiarso  58-27
Emak. Gazteen Errendimendu Maila
  • Erroibide Irun-Carnicas San Marcial Hondarribia  22-88
Emak. Kadeteen Errendimendu Maila
  • Miramar Kafetegia Hondarribia-Easo 01  56-29
Emak. Haurren Errendimendu Maila
  • Hondarribia Ikasbasket-Mondragon Unibertsitatea  38-35
Emak. Haur Haundi Partaidetza
  • Urbycolan Hondarribia-Easo Uria 03  35-52
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.