Eskura prozesua landuko dute astelehenero

Astelehenero, 19:00etan bilduko dira Eskura hausnarketa prozesua lantzeko Kultur Etxeko 103. gelan.

Anoetako estadioko irudi bat

Anoetako estadioko irudi bat

Eskura hausnarketa prozesuan murgilduta dago Hondarribiko GED Gure Esku Dago ere. Hori dela eta, astelehenero bilerak egingo dituzte. 19:00etan izango dira Kultur Etxeko 103. gelan. Saretuta dagoen orori bilerara joateko deialdia luzatu diote. Hondarribiko GEDk gogorarazi duenez, 2015eko martxoan Bizkarrezurra izeneko hausnarketa taldea osatu zuen GEDk, 80 lagun ingururekin. Talde horren helburua GEDk etorkizunari begira hartu beharreko erabakiak lantzeko lehen eztabaida txosten bat prestatzea da: egitekoa, jarduera, antolamendua eta finantzazioa. Txosten hori da Eskura hausnarketaren oinarria.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.