Kalabazak prestatzen hasiko dira larunbatean Endanean

Ez dago izena eman beharrik, bertan kalabazarekin agertzea nahikoa da.

KalabazakEndanea Garden lore saltokiko kafetegiak kalabaza eta gaztain erre tailerra antolatu du larunbat arratsalderako. Ez dago izena eman beharrik, bertan kalabazarekin agertzea nahikoa da. Antolatzaleek azaldu dutenez, Endanea saltokian tamaina eta forma askotariko kalabazak izango dituzte salgai. Horiek erosi eta kafetegira tailerrara joateko aukera izango da. Gaztainak erretzen ere erakutsiko dute larunbat arratsaldean Endanea kafetegian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.