Oztoporik Gabe, bizi kalitatea hobetzeko

Bihar hasi, eta hiru egunez, dependentzia edota minusbaliotasuna duten pertsonen eta euren familien bizi kalitatea hobetzen laguntzen duten enpresen topaleku izango da Oztoporik Gabe

Gurpildun aulkia

Gurpildun aulkia

Bihar hasi eta hiru egunez Oztoporik Gabe azoka egingo dute Ficoban. Azoka hori dependentzia edota minusbaliotasuna duten pertsonen eta euren familien bizi kalitatea hobetzen laguntzen duten enpresen topalekua izango da. Horrela, 40 elkarte, erakunde eta enpresek euren programa eta aurrerapen teknikoak erakutsiko dituzte. Izan ere, geroz eta gehiago dira horren beharra daukatenak: euskal biztanleriaren %9k onartu baitute eguneroko jarduerak egiteko mugak dituztela. Erakustokia izango du, esaterako, Bidaosoak. Pertsonei zuzendutako zerbitzuak ematen dituzten Bidasoko enpresak biltzen dituen elkartea da. Adinagatik, minusbaliotasunagatik edo dependentziagatik giza babesak eta teknikoak behar dituztenei zerbitzuak eskaintzen dizkie, autonomia eta bizi kalitatea hobetzeko. Ekitaldi ugari, Oztoporik gabe azokan Hitzaldi eta erakustaldiez gain, hainbat ekitaldi izango dira: slalom zirkuitua, saskibaloi, mahai tenis eta badminton erakustaldiak, areto dantzak gurpildun aulkian… Horrez gain, kontzertuak, eta argazki nahiz pintura erakusketak ere izango dira.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.