Laguntza sozialez informatzeko, Erletxea izango da gaur Gazte Xaia

EAEn dauden laguntza sozialez mintzatuko dira Puntaleko eskola zaharrean, 19:00etan.

Erletxea

Erletxeak emango du hitzaldia

Irungo Lakaxita eta Hondarribiko Gazte Xaia elkarlanean antolatzen hasi diren asteazken kulturalen barruan, diru sarrerarik ez dutenek laguntzak jasotzeko dituzten eskubideez mintzatuko dira gaur Gazte Xaian. “Langabezian banago, ez badaukat baliabiderik… Zein eskubide ditut? Zer da Oinarrizko Errenta?”, galdera horientzako eta beste batzuentzako erantzunak bilatuko dituzte gaur Puntaleko eskola zaharrean, 19:00etatik aurrera. “Ez zaitez eskubide gabe gelditu!”, esan dute antolatzaileek. Gai honetan eskarmentu handia duen Erletxeak emango du hitzaldia, eta bertaratzen direnen zalantza guztiak argitzen saiatuko dira. Laguntza sozialetarako informazio bulego alternatiboa da Erletxea, Irungo Kale Nagusian egoitza duena, eta hitzaldian Gutxieneko Errentatik hasita Oinarrizko Errentara arte hitz egingo dutela aurreratu dute, “Euskal Autonomi Erkidegoan egun dauden laguntza sozialez informatuz”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.