Bigarren berdinketa lortu du Hondarribia Eskubaloia-k

Sailkapenean hiru postu gora egin eta bederatzigarren jarri da Hondarribia Eskubaloia taldea.

Hondarribia Eskubaloia Tello

Corazonistasen aurkako emaitza hobetu nahi du taldeak Deustu Loiolaren kontra

Hondarribia Eskubaloia taldeak ligako bigarren berdinketa lortu zuen larunbatean Legazpiko Bikuña kiroldegian Lau Bide Jatetexearen aurka (23-23). Puntu horri esker Euskal Ligako sailkapenean hiru toki egin du gora eta bederatzigarren postuan jarri dira, bosgarren tokitik bi puntura. Hala, liga hasiera nahi bezalakoa egin ez duten arren, taularen erdialdean kokatu dira hondarribiarrak (sailkapena). Hurrengo asteburuan posizioa hobetzeko aukera izango du Hondarribiak, justu aurretik eta puntu kopuru berberarekin duten Deustu Loiola Unibertsitatearen kontrako partida izango dutelako. Hondartza kiroldegian jokatuko dute, etxeko partidetako ohiko ordutegian: igandean, 12:00etan. Etxeko bigarren norgehiagoka izango da, eta lehenengoan Corazonistasen kontra galdu eta gero, garaipen bat eskaini nahiko die taldeak zaleei.

Hondarribia Eskubaloia klubaren asteburuko emaitzak

Euskal Liga
  • Lau Bide Jatetxea-Hondarribia Eskubaloia  23-23
Gipuzkoako 2. Lurraldeko Txapelketa
  • Ez da jardunaldirik egon
Gazteen Maila
  • Hondarribia Eskubaloia-Leizaran  20-31
Kadeteen Maila
  • Hondarribia Eskubaloia-Urnieta  19-21
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.