Getariako Ketari 2-0 irabazi dio Hondarribia-k

Hurrengo asteburuan liderraren etxean jokatuko du Hondarribiak, Tolosan.

Hondarribia Futbol Elkarteko lehen taldea Ohorezko Mailako goialdera itzuli da Getariako Ketari 2-0 irabazi ondoren. 8 punturekin zortzigarren postuan jarri dira berdeak, baina seigarrenarekin berdinduta, eta bosgarren postutik puntu bakarrera (sailkapena). Hurrengo asteburuan liderraren etxean jokatuko du Hondarribiak, Tolosan. Bost partidetan sailkapeneko lehen bostetatik lauren kontra jokatu izan du Hondarribiak, eta seigarren asteburuan liderra bisitatuko du. Zalantzarik gabe, ezin daiteke esan hondarribiarrek liga hasiera erraza izan dutenik. Bigarren taldeak ezin izan du lortu bigarren garaipena jarraian Lehen Erregionalean eta porrot garbia jaso zuen Oiartzunen. Hondarribia Futbol Elkarteko beste taldeei dagokienez, neska kadeteen hirugarren garaipena nabarmendu behar da. Iaz igo ziren Ohorezko Mailara eta orain arteko hiru partidak irabazi dituzte. Añorgarekin berdinduta daude lehen postuan (sailkapena), eta hain zuzen ere, Añorgan jokatuko dute datorren asteburuan.

Hondarribia FEren asteburuko emaitzak

Gipuzkoako Ohorezko Maila
  • Hondarribia-Getariako Keta  2-0
Lehen Erregionala
  • Oiartzun-Hondarribia  4-0
Gazteen Ohorezko Maila
  • Hernani-Hondarribia  4-1
Gazteen Lehen Maila
  • Hondarribia taldeak atseden izan du
Kadeteen Lehen Maila
  • Hondarribia A-Oiartzun A  4-1
  • Beti Ona B-Hondarribia B  2-3
Emak. Kadeteen Ohorezko Maila
  • Hondarribia-Lazkao  5-3
Haurren Ohorezko Maila
  • Hondarribia-Mariño  4-1
Haurren Txiki Maila
  • Hondarribia-Dunboa Eguzki  2-2
Hondarribia FE
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.