Saharako militanteari asiloa emateko, eta Marokora ez eramateko eskatu dute San Juan plazan.
Aaliaren aldeko elkarretaratzearen irudia. Argazkia: Angula Berria
Ostiral arratsean elkarretaratzea egin zuten Irungo San Juan plazan Hassanna Aalia militante sahararraren alde. Zehazki, hari asiloa emateko, eta Espainiako Gobernuak Marokori eman ez diezaiola eskatu zuten.
Irunen bezala, Euskal Herriko beste toki askotan egin zituzten antzerako mobilizazioak.