Santiagoko pilotalekuan 26 habiko kaxa-bateria jarriko du. Hiriko inguru horretan sorbeltzaren populazioa handia da.
Sorbeltz arrunta
Sorbeltz arruntaren populazioari eusteko neurriak hartu ditu Irungo Udaleko Garapen Jasangarri arloak. Hala, Santiagoko Euskal Jai pilotalekuan hamar kaxa bateria jarriko ditu, orotara 26 habirekin. Izan ere, bertako pareta baten goialdean izaten dira sorbeltzak, eta udal langileek egingo dutenak da aurrena zonalde horretan landareria kendu, eta ondoren habiak jarri, pilotalekuan eragin gabe.
Santiagoko inguru horretan sorbeltz arrunta ohikoa dela badaki udalak, horregatik erraztasunak eman nahi dizkie hegazti espezie horri hiri-ingurunean populazioa manten dezan. Hala, lan horiek egiteko 2.807 euro bideratuko ditu udalak, eta Espainiako Ornitologia Elkartearekin (SEO/BirdLife) ari da elkarlanean.