Horrelakorik berriro ez gertatzeko zehar lerro bezala lan egin behar dela esan du Irungo EH Bilduk.
TASen aurreko elkarretaratze bat
Gaur arratsalderako TAS Txingudi Anti Sexistak elkarretaratzea antolatu du, 19:30ean, Zabaltza plazan, atzo Erandion izan zen hilketa salatzeko. Irungo eta Hondarribiko EH Bilduk ere bat egin du deialdiarekin. Herritarrei eskatu diete bertan parte hartzeko.
Bidasoko bi herrietako EH Bilduk esan duenez, beste behin “errealitatearen alderik gordinenarekin” topatu dira. Hala, horrelakorik berriro gerta ez dadin zehar lerro bezala lan egiteko beharra dagoela gaineratu du: “Serio eta etengabean borrokatu behar den gaia” dela esan du. Hain zuzen, hilketak hainbestetan egindako aldarrikapenak beharrezkoak direla agerian utzi duela iritzi dio.