Mikel Llorente: "Taldeak gauza politak egiteko gaitasuna du"

Denboraldiko lehen partida galdu du Hondarribia futbol taldeak, Mutrikun.

Mikel Llorente

Iaz gazteak entrenatu eta gero lehen taldera itzuli da Llorente

Hondarribia Futbol Elkarteko Ohorezko Mailako taldeak lehen porrota jaso du ligan. Mutrikuko San Migel futbol zelaian galdu zuen Hondarribiak (2-1). Hasierako txanpan, ezustekoa eman du Mutrikuk, Preferente Mailatik igo berria izan arren, orain arteko lau partidak irabazi dituelako. Laugarren jardunaldia bukatuta, 10. posturaino jaitsi da Hondarribia, 5 puntu pilatuta. Mutrikun galdu arren, emaitza oso onak izan ditu Hondarribia taldeak liga hasieran. Lau partidetatik bi irabazi dituen Ostadar taldeari irabazi, seigarren Ordiziarekin eta laugarren postuan den Anaitasunarekin berdindu, eta Mutriku taldearekin gol bakarrez kanpoan galdu. Mikel Llorente berdeen entrenatzaileak onartu du ondo entrenatzen ari direla, eta taldea gogotsu ari dela: “Taldearen liga hasierarekin kontent nago. Emaitzak alde batera utzita, taldea ilusio handiarekin ikusten dut. Oso ondo entrenatzen ari gera eta normalean, horrek, ondorio onak ekartzen ditu”. Urtebetez Gazte Mailako Ohorezko Mailako taldea entrenatzen aritu da Llorente, eta aurten itzuli da lehen taldea zuzentzera. Duela bi urteko jokalari askok segitzen dute taldean, baina gazteak ere sartu dira. “Duela bi urtetik hona, taldean aldaketa dezente daude, normala den moduan. Aurtengoa, talde gaztea da baina gaitasunak sobran dituena”, nabarmendu du. Iaz azken jardunaldia lortu zuen salbazioa taldeak, eta aurreko bi urteetan ere zailtasunak izan dituzte berdeek. Aurtengo denboraldiari begira, taldeak gauza politak eskaintzeko gaitasuna duela iritzi du Llorentek: “Nire helburu bakarra, jokalari bakoitzari bere ehuneko ehuna ateratzea da. Hori lortzeko gaitasuna baldin badugu, talde honek gauza politak egingo ditu aurtengo denboraldian”. B taldearen garaipena Lehen taldeak aurreneko porrota izan badu, Hondarribia FE-ko bigarren taldeak lehen garaipena erdietsi du. 5-2 irabazi zion Irungo Dunboa Eguzkiri. Hiru jardunaldi eta gero, lau puntu ditu Hondarribia B-k, partida bana irabazi, berdin du eta galdu eta gero.

Hondarribia FE-ren asteburuko emaitzak

Gipuzkoako Ohorezko Maila Lehen Erregionala Gazteen Ohorezko Maila Gazteen Lehen Maila Kadeteen Lehen Maila
  • Dunboa Eguzki-Hondarribia A  1-5 (sailkapena)
  • Hondarribia B-Oiartzun B  10-0
Emak. Kadeteen Ohorezko Maila Haurren Ohorezko Maila Haurren Txiki Maila
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.