Erandioko emakumearen hilketa salatzeko elkarretaratzea, bihar Irunen
19:30ean hasiko da, Zabaltza plazan. Txingudi Anti Sexistak deitu du emakumearen hilketa salatzeko mobilizazioa.
Bihar, hilak 7 (asteazkena) elkarretaratzera deitu du Txingudi Anti Sexista taldeak (TAS), atzo Erandion (Bizkaia) gizon batek emakume bat hil egin zuelako. 19:30ean izango da elkarretaratzea, Zabaltza plazan.
TASek salatu du “beste behin” indarkeria matxistaren beste hilketa baten aurrean erantzun beharrean aurkitzen dela gizartea, eta elkarretaratzean parte hartzeko eskatu diete herritarrei, “aski da, erantzunik gabeko erasorik ez!”, esan dute.

