Zura entzuteko bi sarrera ditu HITZAk

zura taldeaOarso Bidasoko HITZAk bi sarrera ditu Zura taldeak larunbatean Psilocybenean emango duen kontzerturako. Harpideduna bazara eta rock musika gustuko baduzu, parte hartu zozketan. Sindrome del Norte banda iruñearrarekin batera joko du Zura taldeak; Sindrome den Norteren kontzertua 22:00etan hasiko da eta ondoren joko dute hondarribiarrek. Egunkari ezkutua diskoa aurkeztuko du Zura taleak. Zazpi urte isilik egon eta gero, eta azken abenturan bossa nova erritmoetan murgildu eta gero, rock doinuekin itzuli da Xabi Strubellen taldea, gonbidatu berezi batekin, Willis Drummond taldeko Jurgi Ekiza abeslaria. Disko berriko hainbat abestietan kolaboratu du Ekizak, eta aurkezpen biran bera ariko da abeslari nagusi bezala.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.