Bizikleta martxa egingo dute Bidasoan barrena, eskualdeko gazteen arteko elkartrukeak sustatzeko.
bizikleta martxa
Hondarribiko Gazte Asanbladak bizikleta martxa antolatu du larunbat honetarako, hilak 10. Bidasoa zeharkatu dute bizikletaz: Hondarribian hasi eta Beran bukatu. Modu horretara, Bidasoa inguruko gazteen arteko harremanak “sortu eta aberastu” nahi dituztela aurreratu dute gazteen asanbladatik.
Argi daukate Bidasoa “muga izatetik urrun, batu” egiten dituen ubidea dela, eta horregatik, herri bakoitzeko gazteen egoera eta bizipenak elkartrukatu nahi dituzte.
Herriz herri bizikletaz
Eguna Hondarribian hasiko dute. 10:00etan hasiko dira bizikletak apaintzen, eta 18:00etarako espero dute Beran egotea. Han afaldu egingo dute, eta ondoren, DJ Ximenetze n kontzertua izango da, Katakukon. Lo zakua eramateko esan dute Hondarribiko Gazte Asanbladatik, gaztetxean lo egiteko asmoa baitute. Berara iristeko bidean, Irun, Hendaia, Urruña, Lesaka zeharkatuko dituzte.
Egitaraua
- 10:00: Bizikletak apaindu, Gazte Xaian.
- 11:00etan: Gosaria, Irungo Moskun.
- 13:00: Bazkaria Pausun.
- 18:00: Jolas poteoa, Beran.
- 21:00etan: Afari merienda, Katakuko terrazan.
- 00:00: DJ Ximenetz.