Julen Zelaieta, Maddalen Arzallus eta Beñat Gaztelumendi Bertso-sex gauean parte hartuko duten bertsolariak.
Maddalen Arzallusek parte hartuko du Bertso-sex gauean.
Larunbatean bertsoa eta sexua uztartuko dituzte Lakaxitan, gaztetxeak antolatutako Bertso-sex gauean. Parte hartuko duten bertsolariak Julen Zelaieta, Maddalen Arzallus eta Beñat Gaztelumendi izango dira. “Gai hezeak eta afari gozo-gozoa” izango direla aurreratu dute antolatzaileek. Ekitaldira hurbiltzen direnak liga janztera animatu dituzte.
Bertso-sex gauaerako sarrerak 12 euroan erosi ahal izango dira Hazia, Tarra edo Lakaxitan. Ekitaldia 21:00etan hasiko da.
Cigüena taldearen kontzertua
Asteazkenean, hilak 7, Cigüeña talde valentziarrak joko du Lakaxitan. Martin eta Unaik, gitarra eta bateriak, osatzen dute Cigüena taldea. Hainbat urte egon dira elkarrekin jotzen, baina Cigüeña proiektua 2010ean hasi zuten. Bigarren diskoa,
Neptuno aurkeztuko dute.