Maila handiko proba izan da 2015eko Txingudi Korrika. 667 atleta iritsi ziren Hondarribiko helmugara.
Hondarribiko helmugan, korrikalari herrikoiak
Maila handikoa izan zen larunbateko Txingudi Korrika. Helmugara iritsi ziren 667 kirolariek —gehienak Bidasokoak— urteko errepideko lasterketa handienak iristear daudela garbi erakutsi zuten, maila altua erakutsiz. Horien artean onenak Antonio Casado iruindarra eta Maitane Guerrero hernaniarra (probaren errekorrarekin) izan ziren. Real Unionen 100. urteurrena ospatu zuten aldi berean lasterketarekin.
[nggallery id=60]
Gizonetan, hasieran taldetxoan atera ziren faboritoak, baina 4. kilometrotik aurrera Antonio Casado nafarrak azaldu zuen oso indartsu iritsi zela Bidasora, eta azken kilometroak bakarrik egin zituen, Irundik aurrera batez ere. Bigarren izan zan Xabier Martinez beti kontrolpean izan zuen, eta helmugan 25 segundoko aldea atera zion. Hirugarrena Raul Gomez Margallo lasartearra izan zen.
Emakumeetan, Claudia Behobide hondarribiarra zen faborito. Laugarrenez jarraian irabazi nahi zuen proba, baina ezin. Izan ere, hasieratik aurrean atera bazen ere, Maitane Guerrero hernaniarrak azken txanpan gainditu, eta emakumeen probaren marka hautsiz txapela irabazi zuen.
Ikusle asko bildu ziren lasterketa ikustera, Irunen eta Hondarribian batik bat. Helmuga, hondartzako estadioan, jendez gainezka egon zen.
Honakoak izan ziren aurrenekoak kategoria guztietan. Sailkapen osoa
Kirolprobak-en webgunean ikus daiteke.
Gizonak
- Antonio Casado 32:13
- Xabier Martinez 32:38
- Raul Gomez Margallo 32:45
- Gerardo Amunarriz 32:52
- Josu Erkizia 33:11
- Ion Garraus 33:41
- Jose Antonio Gomez de Arriba 33:54
- Iñaki Sagarna 34:04
- Javier Urbano 34:06
- Gonzalo Carrion 34:13
Emakumeak
- Maitane Guerrero 37:57
- Claudia Behobide 38:07
- Olatz Zabala 40:39
- Ana Cruz 40:50
- Nerea Sarriegi 41:10
- Rollerrak, gizonak
- Nicolas Alonso 17:36
- Iñaki Zubillaga 17:39
- Unai Perea 17:52
Rollerrak emakumeak
- Nerea Urrestilla 19:25
- Nuria Mendivi 19:25
- Amale Mujika 19:33
Handbike
- Ion Galarraga 22:32
- Aingeru Senperena 26:14
- Mikel Goikoetxe 27:33