Errudun jo dute "espainiar estatu inperialista", herri epaiketan

Aspakenako militante internazionalisten kontrako epaiketa salatzeko, hamarnaka lagunek bat egin dute Irunen

Herri epaiketa egin dute gaur eguerdian, San Juan plazan

Herri epaiketa egin dute gaur eguerdian, San Juan plazan

Hilaren 19an Askapenako bost militante internazionalisten aurkako epaiketa hasiko da Madrilen. Sei urteko espetxe zigor eskaerari aurre egin beharko diete militanteek. Haiekin batera, Askapena erakundeak, Elkartruke elkarteak, Herriak Aske elkarteak eta Askapeña jai konpartsak ilegalizazio eskaerari aurre egin beharko diote. Aipatutako erakunde eta militanteekin elkartasunean, herri epaiketa egin dute gaur eguerdian Irungo San Juan plazan “espainiar estatu inperialistaren kontra” eta errudun jo dute estatua, “Saharan duen arduragatik, NATOko kidea izateagatik, Latinoamerikako baliabide naturalak ustiatzeagatik eta Estatuaren barruan bizi diren nazioei autodeterminazio eskubidea ukatzeagatik”. Plazan bildutakoen aurrean, Irungo alkateak Askapenarekin zein auziperatuekin elkartasunean mozioa aurkezteko tramitea  ukatu izana salatu dute. “Eztabaida ukatzeak ez dio mesede egiten eskubide zibil eta politikoen defentsari”, esan dute, eta Santanori dei egiten diote jarrera alda dezan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.