Manu Goiogana da Bidasoko ordezkari bakarra Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan. Bihar du final zortzirenetako saioa, Elgoibarren.
Manu Goiogana
Bidasoko ordezkari bakarra dago aurten Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, Manu Goiogana irundarra. Txapelketaren barruko lehen saioa bihar egingo du, Elgoibarren, 17:30ean bertako Herriko Antzokian. Final zortzirenetako saioa da, eta irabazlea zuzenean pasatuko da final-laurdenetara (Eskoriatzan izango da saio hori, azaroaren 8an).
Goioganarekin batera Unai Muñoa, Oihana Iguaran, Iñigo Gorostazu, Iban Urdangarin eta Manex Mujika izango dira Elgoibarko saioan. Sei final zortzirenetatik laugarrena izango da.
Lehen postuan sailkatzen ez bada, puntuen bitartez txapelketan aurrera egiteko aukera izango luke irundarrak.