Hiru hilabetekoa izango da antzerki tailerra eta BAZ bulegoan eman behar da izena.
Isabel Mancebo Baldaren ilustrazioa
Urriaren 5etik aurrera antzerki tailerra jarriko da martxan Hondarribian, astelehen eta asteazkenero. Iaz egin zuten lehen aldiz, eta arrakasta ikusita, errepikatzea erabaki dute. Astelehen eta asteazkenero izango da, Kultur Etxean, 19:15etik 21:15era. Interesdunek BAZ bulegoan eman behar dute izena.
Hiru hilabeteko ikastaroa izango da, gaztelaniaz, eta hamabost laguneko bi talde osatuko dira. Prezioa 30 eurokoa izango da, eta udalak jakinarazi duenez, lehen saioan azalduko dute ordainketa nola egin behar den.
Iaz bezala, Arte Dramatikoetan Lizentziatua den Edu Galarza hondarribiarrak zuzenduko du tailerra.