CBA Carlos Blanco Aginaga Irungo liburutegi berriak astelehenean zabalduko ditu ateak. Asteburuan, ordea, inaugurazio ekitaldiak jasoko ditu.
Gaur, inaugurazio ekitaldien berri ematen
CBA edo Carlos Blanco Aginaga udal liburutegia. Ostiral arratsaldean ate irekien eguna egingo dute liburutegi berria ezagutarazteko, larunbat eguerdian inaugurazio ekitaldi ofiziala, eta astelehenetik aurrera (urriaren 5etik), irundarrek erabili ahal izango dute San Juan plaza azpiko kultur azpiegitura moderno eta funtzionala. CBA, hurbilago.
Gaur jakinarazi ditu udalak zabaldu aurreko ekitaldiak, Jose Antonio Santano alkatearen agerraldiarekin alboan liburutegiaren arduradunak, nahiz ekitaldi horietan parte hartuko duten talde eta eragileen ordezkariak zituela, tartean Juncal Eizagirre Kultura ordezkaria, eta Iñaki Zeberio liburuzaina. Alkateak esan du irundarrak direla liburutegi berriari bizitza eman behar diotenak, “herritarrek bihurtuko dute hiri osorako kultur erreferente”. Gainera, CBA zabalik ikusteko gogoz dagoela adierazi du alkateak.
Eraikin berriaren xehetasunak eman ditu Santanok. Esan duenez, eraikitako azalera 2.500 metro koadrokoa da (lehen faseko lanak dira), eta ia 2,4 milioi euroko aurrekontua izan dute. Hamalau hilabete eta erdian egin dituzte aretoa egokitzeko lanak.
Besteak beste, Gazte Informazio Bulegoa, haurren liburutegia, helduena, ikasketa aretoa (100 tokirekin), lantaldeentzako gelak, eta kontsulta eta irakurketa guneak izango dira bertan, liburuentzako espazioaz gain. Ia oztoporik gabeko gunea da, zabala, eta kaleko argia sartzeko hainbat baliabide erraztu dituzte. Sarrera, San Juan plazatik, ikusgarria da: plataforma handi baten bidez (igogailua ere badago) sar daiteke bertara.
Honakoak dira CBA zabaltzeko prestatu dituzte ekitaldiak:
Hilak 2, ostirala
- 10:30ean, Belaskoenea, Lekaenea, El Pilar, San Vicente, Txingudi, Eguzkitza eta Elatzeta hezkuntza zentroetako 275 bat ikaslek giza katea egingo dute Ikust Alaia liburutegi zaharretik CBAra.
- 17:00etatik 20:00etara, ateak zabalduko dizkiete herritarrei, liburutegia ezagutu dezaten.
- 18:30ean, Cobirds bikoteak musika jarriko dio ekitaldiari, liburutegiko atriotik.
- Arratsaldetik gauera, pintxo pote berezia San Juan inguruko tabernetan.
Hilak 3, larunbata
- 12:00etan, inaugurazio ofiziala. Alkateak eta Alda Blancok (Carlos Blancoren alaba) parte hartuko dute. Bideo bat ere emango dute, eta jazz hirukote batek musika emanaldia eskainiko du.
- Arratsaldean, haurrentzako saioak: Oihulari Klown, Tiratafloja eta Badut taldeen saioak, 17:00etan Belen Azkaratek Txokolatezko etxea ipuin kontaketa egingo du, 18:00etan ipuin musikatuak euskaraz Badut taldearekin nahiz Anduriña Zurutuza eta Txefo Rodriguezekin.
- 19:00etan, San Juan plazako pergola inguruan, txokolatada.
- 19:30ean, helduentzako ipuin kontaketa Oihulari Klown taldeko Maider Galarzaren eskutik, La mujer salvaje.
- Arratsaldetik gauera, pintxo pote berezia San Juan inguruko tabernetan.