Patxi Morenok, Ander Tafallek, Ibai Dorronsorok eta Ander Urangak eman diote txapela Marlaxkari. Ekainean haurren mailako hirugarren tokia lortu zuten hondarribiarrek.
Laukote txapelduna, Goiro Uriarte, Federazioko presidentea eta txapelketako epailea
Hondarribiko
Marlaxka Xake Elkarteko Patxi Moreno, Ander Tafall, Ibai Dorronsoro eta Ander Uranga jokalariek 16 urtez azpiko Euskadiko Txapelketa irabazi zuten igandean Barakaldoko Clara Campoamor kulturgunean, eta Espainiako Txapelketa jokatzeko sailkatu dira.
Ahaztezinezko urtea ari da izaten hau Marlaxkako beheko mailentzat. Ekaineko lehen asteburuan
Moreno Haurren Mailako Euskadiko txapeldun geratu zen eta Tafall taldekidea hirugarren tokian sailkatu zen. Bi aste lehenago
Tafallek jantzi zuen Gipuzkoako txapela, eta Moreno bigarren izan zen.
Gainera, taldekako Euskadiko Txapelketan hirugarren postuan geratu zen Marlaxkako haurren Toki Alai taldea. Tafallek, Morenok, Aitor Regatosek eta Odei Letek osatu zuten talde hura.
Oraingoan Tafall eta Moreno Euskadiko podiumeko goiko koskara igo dira, Dorronsororekin eta Urangarekin batera, 16 urtetik beherakoetan.