David Soto, Si Se Puede Irunen zinegotzia
Si Se Puede Irunen ustez, udal gobernu taldeak gaur aurkeztu duen herritarren parte hartze prozesua “kutsatuta” hasi da. Hori esateko argudiatu dute prozesu horrek ez duela eztabaidatzeko aukera ematen, udal gobernukoak ez diren alderdien “partaidetzarik gabe” egingo dela, “are gutxiago gizarte mugimenduen eta auzo elkarteen partaidetzarekin”. Horregatik, gisa horretako prozesuek “seriotasuna” izan behar dutela iritzi dio Si Se Puede Irunek, “ez da marketin politikoa”.
Herritarren partaidetza bidez aurrekontuak osatzeko egitasmoan berriak ez direla ziurtatu du Podemosen ildoko udal taldeak, “estatuko hainbat hiritan gauzatu dira azken bi hamarkadatan, seriotasunez eta lan handia eginez, Sevillan, Albaceten, Elxen, Getafen… Partaidetzako udalerrien barruan daude horiek guztiak”. Horrela, alderdiak ulertzen du horrelako prozesuek eztabaidarako guneak ahalbidetu behar dituztela, “Irunen ez da horrelakorik betetzen; izan ere, gazte prozesuak ez du proposamenak eztabaidatzeko aukerarik ematen, ez bitarteko telematikoen bidez, ez aurrez aurre”.
Hori guztia egiteko zaintza mekanismoak eskatu ditu Si Se Puede Irunek egitasmoak egikaritzako fasean.