2015/9/23

Borroka feministaren hazia erein dute San Juan plazan, Mundu Martxaren atarian

Emakumeen Mundu Martxaren berri emateko egin dute ekitaldia. Hilaren 30ean iritsiko da emakumeen eskubideen aldeko martxa Bidasora.

partehartze.irun

Irundarrek erabakiko dute zertan inbertitu 1,5 milioi euro

Udal gobernu taldeak, 2016ko aurrekontuei begira, 1,5 milioi utzi ditu irundarrek erabaki dezaten zertara bideratu. Parte hartze prozesua egingo dute horretarako.

Portuko lanak 5. fasea

Azken faserako prest da Portua

Portua auzoko lanen bosgarren fasea hastear da. Aste Santurako bukatua beharko luke.

Asier Perez-Karkamo

Mobilizazio asko Baigorriko atxiloketak salatzeko

Hurrengo orduetan Oiartzunen eta Irunen mobilizazioak egingo dituzte. Urriaren 3an nazio manifestazioa, Donostian.

Ken Byrne El Txibilito de Nollaig

Irlandar gudariena da Hondarribiko txirula

1638ko setioan irlandarrek izan zuten parte hartzea kontatu du Ken Byrne dublindarrak 'El txibilito de Nollaig' fikziozko eleberrian. Amodiozko istorioa da, asmatua, baina gertakari historikoak fideltasunez kontatzen ditu.

Asier Perez-Karkamo
VI. Irun Rock Guadalupe Plata

HITZA-k VI. Irun Rock jaialdira eraman nahi zaitu

Harpidedunen artean bi sarrera zozkatuko ditugu.

Bidasoko Hitza
Show-a azokan

Show-a azokan, merkatu ekologikoaren alde

Gorka Irisarrik eta Gorka Soutok erosketak egin eta 200 pintxo ekologiko prestatuko dituzte larunbatean, Show-a azokan ekimenean.

Asier Perez-Karkamo
Iratxe Sorzabal manifestazioa

Iratxe Sorzabal askatzeko eskatu dute Irungo kaleetan

Berrehun lagun inguru elkartu ziren atzo arratsean Irunen, Iratxe Sorzabal herrikidearen eta Baigorriko polizia operazioan atxilotutako beste hiru pertsonen askatasuna eskatzeko.

Asier Perez-Karkamo
Gehiago