Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

'Euskarak batzen gaitu', Irungo Udal Euskaltegiaren egitasmoa

Ohiko ikastaroez gain, taldeenetan jarri dute arreta berezia. Lannahi programa ere abian jarriko dute, langabeek doan euskara ikas dezaten udal euskaltegian. Bidasoko Hitza.

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2015/09/08
Udal euskaltegiaren ataria

Udal euskaltegiaren ataria

Ikasturte berrirako egitasmoa prest du Irungo Udal Euskaltegiak. Bertan izena emateko aukera bihar zabalduko du hilaren 18ra arte, eta irundarrak euskara ikastera erakartzeko Euskarak batzen gaitu leloa erabiliko dute, “euskara hiztun berriak sortu eta euskal hiztunen artean erabilera esparruak zabaldu eta indartu nahi ditugu”. Helburu horrekin, eskaintza zabala, berritasunekin, prestatu du udal euskaltegiak. Izena euskaltegiaren egoitzan (Urdanibia plaza, 5) edo 943 50 52 73 telefono zenbakira deituz eman daiteke. Euskaltegiaren posta elektronikora ere idatz daiteke. Matrikulazio kanpainaren berri atzo eman zuten Josune Gomez udaleko Euskara ordezkariak eta Jaione Campo udal euskaltegiko zuzendariak. Nabarmen zuten iazko prezio berberei eutsiko dietela, eta ikasleek zenbat euskara eskola ordu gehiago hartu, merkeagoa izango dela matrikulazioaren prezioa %35era arteko beherapena izateraino: “Hizkuntza bat ahalik eta azkarren ikasteko, ahalik eta ordu gehien eskaini behar zaizkio ikasketa prozesuari”. Beka sistema prest du horretarako udalak (iazko ikasketa beka baliatzeko eskaera urriaren 8ra arte egin daiteke) Eskaintzan, ohiko ikastaroez gain, HABE azterketa ofizialak prestatzeko taldeen eskaintza, guraso taldeena, IVAPeko taldeena, mintza taldeena, edo beste herrialde edo erkidegoetatik datozenentzako AISA ikastaroena nabarmendu zituzten. Lannahi Euskaltegiaren eskaintzaren barruan, euskara ikasi nahi baina langabezian daudenei arreta jarri diete, Lannahi programaren bitartez. Langabeek euskara doan ikas dezakete horren bitartez. Egitasmo hori PSE-EEk eta EAJk agintaldirako sinatutako akordioaren barruan dagoela esan zuen Gomez zinegotziak, “udalak bat egin nahi du erakundeak lana bilatzeko formazioaren inguruan egiten ari diren ahaleginarekin”. Lannahik bost txanda izango ditu, hiru ikasturtean eta bi udan. Ikasturtekoetan, goizeko txandak lau ordukoak izango dira eta arratsaldekoak hirukoak. Alta, bertan izateko mailaketa proba egin beharko dute interesdunek izena ematen dutenean. Hainbat bide daude horretarako. Atzoko agerraldian, iaz Lannahi baliatu zuen Borja Gamarrak bere testigantza eman zuen. Balorazio positiboa egin zuen, esanaz hilabete gutxiren buruan bere euskara maila oso nabarmen hobetu zuela. Langabeak egitasmoan parte hartzera animatu zituen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.