Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Bota ditzatela ja txupinak

Igandean hasiko dira Hondarribiko Jaiak, ofizialki astelehenean, baina asko bihartik murgilduko dira jai giroan. 99 ekitaldi bildu ditu Guadalupeko Amaren omenezko jaien egitarauak.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2015/09/04
Hondarribiko jaiak nabarmena

Haurrek abiatuko dute festa, igande goizean

Etzi, igandez, hasiko dira Hondarribiko Jaiak. Egitarauak hala dio behintzat, nahiz eta hasiera ofiziala biharamunean egiten den, hilaren 7an. Aurten, baina, kuadrillen afariko eguna igandea izanik, biharko ere jai giroa ziurtatuta dago, besteak beste, Guadalupeko igoerarekin eta Grises eta Zea Mays taldeen kontzertuekin. Horregatik, bati baino gehiagori luzeegi egingo zaizkio aurtengo jaiak, hilaren 11 bitarte atsedenerako une askorik ez baita izango, eta handik bi egunera Kontxako azken jardunaldia jokatuko delako. Orotara, 99 ekitaldi biltzen ditu Hondarribiko jaietarako eta aurreko nahiz ondorengo asteburuetarako udalak eta herriko elkarteek prestatu dituzten egitarau ofizialak, iazkoak baino hamazazpi ekitaldi gehiago. Dirutan, 274.982 euro. Denetarik eta denentzako, hori izan dute helburu Kultura arloko arduradun eta teknikariek, Kalixa Silanes zinegotzi berriak jakinarazi duenez: “Haur, gazte eta helduentzat egindako programa bat osatzen saiatu gara. 22 ekitaldi haurrentzat dira, beste bederatzi gazteentzat, 49 publiko osoarentzat eta hemezortzi espezializatuak dei ditzakegunak. 30 bat elkartek antolatu eta laguntzen dute jarduerekin eta haiek eskertu beharrean gaude bere lan handiagatik”. Egun handi asko Hondarribiko jaietako egitaraua oso finkatuta dago, berritasun gutxi izaten ditu urtetik urtera, baina funtzionatzen du. Hilaren 6an hasten dira festak, haurren txupinazoarekin eta kuadrillen afariarekin. Zazpian berriro hasten dira, txupin ofiziala tarteko eta ekitaldi irmoz beteriko egitarauarekin: Urrezko Intsignia jartzea, Te Deum eta Salbea, udal ordezkarien aurreskua… Baina Hondarribiko jaietako egun handia zortzia da, Alardearen eguna, koloretsuena, zaratatsuena, eta esperatuena. 1638. urtean Luis XIII.a Frantziakoaren gudarosteak hiribildua 69 egunez setiatu zuen, eta hiria askatu izana eskertzeko, Guadalupeko Amari agindu zioten urtero prozesioa egingo zutela. Hala, 1639. urtetik ospatzen da Hondarribiko Alardea. Aurten ere, lau desfile ikusteko aukera izango da —bina goizez eta arratsaldez—, Jaizkibel konpainia parekideak ezingo baitu emakumeak kantinera bezala soilik onartzen dituen Alardean parte hartu. Alarde egunaren ondoren, irailaren bederatziak atseden hartzeko balio izaten du, eta hori haurrek eta gaztetxoek aprobetxatzen dute, jaiak eurenak ere direla aldarrikatzeko. Eta bukatzeko, beste bi egun handi, Arrantzale Eguna, hilaren hamarrean, eta Baserritarrena, hamaikan.

Alde Zaharra indartua

Hondarribiko Jaiak graffiti

Iazko graffiti lehiaketa

Alardea albo batera utzita, Hondarribiko jaietako ekitaldi jendetsuenak kontzertuak izaten dira, behintzat hilaren 6, 8 eta 10ekoak. Egun horietan zaila izaten da Bentako aterpean arnasa hartzea, baina txosnek eramangarria egiten dute asuntoa. Benta bezala, ondoko kaleetako tabernak gainezka egoten dira egun horietan, bereziki bazkaldu aurretik eta afalostetik aurrera. Hori horrela izanik, Alde Zaharra indartzen ari da pixkanaka, eta aurten bide horretan urrats txiki bat eman du udalak, Kasino Zaharreko lorategietan zenbait ekitaldi programatuz. Leku ederra da, eta azken bi urteetan argi geratu denez, kultura ekitaldiak burutzeko aproposa. Besteak beste, graffiti lehiaketak harresiaren kanpoaldetik bertara sartu ditu udalak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.