Irungo liburutegi berria, urriaren 1etik zabalik

Irailean Ikust Alaia liburutegia itxita egongo da. materiala azpiegitura berrira lekualdatzen ari direlako.

Liburutegi berriaren sarrera, gauez

Liburutegi berriaren sarrera, gauez

Udalak zehaztu duenez, San Juan plazako Carlos Blanco Aginaga udal liburutegi eta kulturgune berria urriaren 1ean irekitzekotan dira. Horregatik, irailean Ikust Alaia liburutegi zaharra itxita egongo da, hilabete honetan zaharretik berrira materiala lekuz aldatzeko lanak egiten ari direlako. Liburutegi berriko lanak, ia bere osotasunean, uztailean bukatu ziren, eta azken asteetan altzariak eta bestelakoak jartzen aritu dira Carlos Blanco Aginagan, materialaren lekualdaketarekin jarraitzearekin batera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.