Bisitarien markak hautsi ditu Oiassok udan

Iaz baino %15 bisitari gehiago jaso ditu museoak ekainetik abuztura, 8.089 orotara.

'Medea' antzezlanaren une bat

Dies Oiassoniseko jarduera bat

Handi egiten ari da Oiasso Erromatar Museoa. Udako bisitarien datuek hori diote. Ekainaren 1etik abuztuaren 31ra arte 8.089 pertsonak egin dute museora bisita, iazko epe berberean 7.011 izan ziren bitartean. Hau da, urtetik urtera %15 hazi da bisitarien kopurua. Bisitarien gorakadaren arrazoiak eman dituzte museotik: batetik, uztaileko Dies Oiassonis oso arrakastatsua izan zen, eta bestetik, udan zehar eta azaroaren 30era arte zabalik egongo den Apainketa mahaiko istorioak ia 3.000 bisitari izan ditu, “museoaren 10 urteetan izan dugun erakusketarik garrantzitsuenetakoa izan da”, esan dute museoaren arduradunek. Bestalde, Tren Berdearen bitartez Ingurutzeta ingurua nahiz Ama Xantaleneko nekropolia bisitatu dutenen kopurua 1.111koa izan da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.