Kemen Dantza Taldearen barruko gaztetxoen taldeak Gironako dantza talde baten bisita jasoko du, uztailaren erdialdera irundarrek egindako bidaiaren truke bezala.
Bihar (osteguna) Hondarribian eta larunbatean Irunen egingo dituzte saioak.
Irungo Kemen dantza taldearen barruko Adaxka gaztetxoen taldeak Gironako (Katalunia) Blanes herriko Esbart Joaquim Tuyra taldearekin hasitako elkartrukea zigilatuko du datozen egunetan. Hau da, irundarrak Katalunia aldean egon ziren hil honen erdialdean (15ean abiatu ziren Irundik, 20ra arte), eta orain Gironakoei dagokie Bidasoan egotea, bihartik (osteguna) lau egunez jarraian.
Bi egunen bitartean hainbat emanaldi eskainiko dituzte etxekoek eta bisitariek. Gironatik 25 dantzari eta musikari etorriko dira, hortaz, bi herrialdeetako ondare kulturalaren berri izateko aukera i
zango da hurrengo egunetan. Kemenetik esan dutenez, “bi herri batzeko asmoz” antolaturiko elkartrukea da, “ondare kukturala zabaltzeko eta herrien arteko harremanak estutzeko”.
Honakoak da bi taldeek aurrera eramango duten egitaraua:
- Hilaren 30ean (bihar, osteguna) 17:00etan kalejira egingo dute Adaxka eta Esbart Joaquim Tuyrako kideek Hondarribitik, ondoren, 18:00etan, Kasino Zaharrean saioa egiteko.
- Bigarren saioa ostiralean (hilak 31) egingo dute bi taldeek, Foruan, bertako Urdaibai Dantza Taldearekin batera.
- Azken saioa abuztuaren 1ean (larunbatean) egingo dute, 18:30ean hasita eta Irungo Urdanibia plazan. Bertan, dantza trukea eta erromeria izango dira. Eta bi taldeetako gidarien laguntzarekin, Euskal Herriko eta Herrialde Katalanetako dantzak ikasi eta dantzatzeko aukera egongo da.