Atzo Amaia KZn talde guztiek emanaldia egin zuten. Gaztefolk-en balorazio positiboa egin dute Eraiki Dantza Taldeko antolatzaileek.
Amaian, atzo, talde guztiak elkarrekin
Atzo arratsean Irungo Amaia KZn emandako ikuskizunarekin bukatu da 2015eko Gaztefolk. Aurreko asteko ostegunetik Eraiki Dantza Taldeko kideez gain Buriatiako, Bulgariako, Eslovakiako eta Valentziako dantza taldeek hiriko eta inguruko herrietako kaleak kulturaz eta aniztasunaz bete dituzte, egun emankorrak izan dira kultura trukerako, elkar ezagutzeko.
Emanaldia bukatutakoan, oparien trukea egin zuten atzo dantza taldeetako ordezkariek. Ondoren, afarian bildu, eta gaur goizean talde bakoitza abiatu da bere herrialdera.
Eraikiko arduradunak pozik daude Gaztefolk-ek eman duenarekin: “Mila momentu zoragarri bizi izan ditugu aste bizi honetan, asko ikasi dugu beste kulturei buruz, eta noski, beraien folkloreaz gozatu dugu. Mila esker denei!”.