Irungo Euskal Jirak Urdanibia hartuko du
Abuztuaren 8an egingo dute aurtengo Euskal Jira. Ekitaldi gehientsuenak Urdanibia plaza berrituan egingo dituzte.
- 22:30ean, Irun Hiria bandaren eskutik, Euskal Jira Jaialdia.
- Egun osoan zehar, Irungo Euskal Jira IX. Argazki Lehiaketa. Oinarriak, ondoko PDFan: [Euskal Jira, argazki lehiaketaren oinarriak].
- 09:00etan, txalaparta hiruko hainbat tokitan.
- 10:00etatik 13:00etara, hainbat taldek musika eta dantza emanaldiak egingo dituzte hiriko auzoetan.
- 10:30ean, Urdanibia plazan, artisau lanak.
- 11:00etan, Urdanibia plazako oholtzan, hainbat saio: trikitilariak, dantzariak…
- 11:15ean, Urdanibia plazako taberna zabalduko dute.
- 11:30ean, Urdanibia plazan, herri kirolak.
- 12:00etatik 16:00ak arte, arratsaldeko desfilean parte hartuko duten gurdien erakusketa, Urdanibian.
- 12:30ean, Urdanibian, bertsolariak.
- 13:00etan, Urdanibian, dantzariak.
- 14:00etan, Irungo Atsegiña elkartean, desfilean parte hartuko dutenen bazkaria.
- 17:00etatik 21:00ak arte, Urdanibia plazako taberna berriz ere taberna zabalduko da.
- 18:00etan, Euskal Jiraren desfilea. Ibilbidea: Mendelu, Hondarribia kalea, Colon pasealekua, Genaro Etxeandia plaza, Foru kalea, Kale Nagusia, San Juan plaza, San Martzial kalea, Urdanibia plaza.
- 20:00etan, Urdanibian, Irungo eta Hondarribiko txistulariek, Irun Hiria bandarekin batera, kontzertua emango dute Urdanibian. Tartean Agur jaunak eta Gernikako arbola joko dituzte.
- 20:30ean, Urdanibian, Kemen dantza taldearen eskutik Dantza Jira Erromeria ikuskizuna.