Behin-behineko liberatu eta liberatu politikoen soldata gastuaren igoera "malabar jokoekin" ezkutatzea leporatu dio koalizioak alkateari.
EH Bilduko kideek kritika zorrotza egin diote alkateari liberazioen harira
Jose Antonio Santano alkateak “ezkutatze” lana egin duela salatu du EH Bilduk, behin-behineko liberatu eta liberatu politikoen soldaten gastuari erreferentzia eginaz. Koalizioak esan du gastu hori 130.000 euroan igo dela, nahiz eta udal aurrekontuan igoerarik ez izan partida horrek. Hori alkateak “malabar joko finantzario” batekin egin duela zehaztu du EH Bilduk.
Hala, behin-behineko liberatu eta liberatu politikoen gastua 813.000 eurotik 944.000ra igo dela esan du Oinatz Mitxelena eledun duen taldeak. Igoera horren 100.000 euro alderdi politikoei eta zinegotziei dagozkien asignazioetatik lortu direla esan du “alderdi guztien artean
a escote ordainduz hori”. Eta gainontzeko diru kopurua, bizkartzain baten soldata, udaltzaingoaren partidan sartu duela alkateak esan du EH Bilduk, “baina Udaltzaingoaren aurrekontuak gai honen ondorioz etorkizunari begira izan dezakeen ondorio negatiboa ekiditeko, Udaltzaingoko lanpostu bat amortizatu egin du. Behin-behineko liberatu eta liberatu politikoen partida igo dela adierazi beharrean, trikimailu guzti hau asmatu du”.
Koalizioaren ustez “gardentasun falta” izan da alkatearen jokabidean, “gaizki ikusia dago politikoen sldatetara bideratutako gastua handitu dela esatea; baina herritarrei egi osoa ez esatea eta gainera aurrekontu joko bat eginez are okerragoa dela uste dugu”.