"Irunen aldeko ituna" aurkeztu dute PSE-EE-k eta EAJ-k
Irunerako lehentasunak ezarri dituzte bi alderdiak, eta elkarren arteko elkarrizketa etenik gabekoa izan behar dela esan dute.
- “Gure jardunaren funtsezko eta lehentasunezko helburua izango da Irun aukerak eskainiko dituen hiria izatea, hirian jarduera ekonomiko gehiago izatea enplegu gehiago sortzeko, tokiko enpresen sorrera, finkapena eta garapena bultzatuz eta inbertsio berriak erakartzeko politika aktiboa bideratuz”.
- “Irunek hiri solidarioa izaten jarraitu behar du, okerren pasatzen ari direnez kezkatua eta behar duenari laguntzeko prest betiere”.
- “Hiri parte hartzailea izatea nahi dugu”.
- “Hiri arduratsu, eraginkor eta iraunkorraren eredurantz egin behar aurrera Irunek, bere garapenaz arduratuz, bizi-kalitate egokiarekin eta kontzientzia kolektiboarekin. Era berean, euskara bultzatzeaz kezkatu behar du”.