Abuztuko ostegunetan egingo dituzte jarduerak, bi eguneko. Izena emateko aukera bukatzear da.
Abuztuko ostegunetan egingo dituzte udako jarduerak Laspurriturrin
Abuztuan zortzi jarduera egingo dituzte Lapurriturriko Informazio Gunean, Aiako Harrian. Horietarako oraindik izena eman daitekeela esan du Irungo Udalak, baina azkar ibiltzeko esan die interesdunei, jarduera horiek hastear direlako. Udaleko Ingurumen sailak, Behemendirekin batera kudeatzen du Lapurriturriko gunea, eta jarduerak Txiribuelta Haur Ekintzak taldeak dinamizatuko ditu.
Ekainean zabaldu zuten horietan izena emateko lehen epealdia, eta orain bigarrenean dago. Plazak agortu arte eman daiteke jardueretan izena. Horrela, hori egiteko 010 telefono zenbakira deitu (Irundik) edo
udalaren webgunea balia ditzakete parte hartu nahi dutenek.
Jarduerak
Abuztuko lau ostegunetan egingo dituzte zortzi jarduera horiek, bi eguneko, 09:30etik 13:00etara. Ekintzetan bi talde osatuko dituzte, adinaren araberakoak: 6-9 adin tartekoena, eta 10-14 adin tartekoena. Orduan, natura, aisia eta ezagutza tartekatuko dituzten iniziatibez gozatzeko aukera izango dute haur horiek.
Horien zerrenda ere Irungo Udalaren webgunean dago, gazteleraz.