Gaur da Madalen eguna Hondarribiko Portuan

Iritsi da Madalen Eguna. Koadroa ez da aldatzen, egitaraua gehiegi ere ez, baina beharrik ez du. Portuarrek ez ezik, hondarribiar guztiek maite dituzten jaiak dira Madalen karrikakoak.

Madalen Eguna koadroa

Atzo eskegi zuten Santa Maria Magdalenaren koadroa karrikaren erdialdean

Iritsi da Madalen Eguna. Koadroa ez da aldatzen, egitaraua gehiegi ere ez, baina beharrik ez du. Portuarrek ez ezik, hondarribiar guztiek maite dituzten jaiak dira Madalen karrikakoak eta gaur arratsaldean ere gainezka jarriko da auzoa, jokoetan eta abarretan parte hartzeko eta parte hartuko dutenekin gozatzeko. Jokoetan aritu nahi duenak, hobe du arropa zaharrekin agertzea. Badaezpada. Goizean meza egin dute, joan den urtetik hildako auzotarren omenez, eta une honetan arratsaldeko eta gaueko ekitaldiak prestatzen ari dira Madalen auzoko haur, gazte eta nagusiak.

Hilak 22, asteazkena

  • 08:30: Irungo Uranzu Dultzaineroen diana.
  • 11:00: Portuko Elizan meza auzoko hildako guztien oroimenez.
  • 17:00: Buruhandiak Irungo Uranzu dultzaineroekin.
  • 17:30: Haur jokoak.
  • 20:00: Txokolatada.
  • 20:30: Buruhandiak Irungo Uranzu dultzaineroekin.
  • 21:00: Auzoko jubilatuen afaria Hondarribia Kirol Taldea Elkartean.
  • 22:00: Disko Festa.
  • 00:30: Zezensuzkoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.