Berriztuko kideek Bidasoa ibaia garbitu dute gaur. Gazteak gizarteratzeko taldea da Berriztu. Bidasoko Hitza.
Berriztuko eta udaleko kideak, gaur Bidasoan jasotakoarekin
20 bat gaztek Bidasoa ibaia, irlen eta pantalanaren inguruan, garbitu dut gaur goizean. Bertan batez ere plastikozko gaiak jaso dituzte uretatik. Berriztu elkarteak gidatu du ibaiaren garbiketa; familien eta gazteen gizarteratzeko elkartea da Berriztu.
Gaur bidelagun, Irungo Udala, Surfrider taldea eta Santiagotarrak izan dituzte garbitzaileek. Gizarte bazterkerian erortzeko arriskuan dauden gazteek eta monitoreek osatu dute taldea, eta Irungo Udalak esan duenez, horrelako jarduerak baliagarri zaizkie gazte horiei integraziorako bidean.