Gizonek abuztuan jokatuko dute Europako bigarren txapelketa garrantzitsueneko lehen fasea, eta emakumeen txanda urrian izango da.
Emakumeek urrian jokatuko dute Europan
Aurreko astean egin zuten ETTU Cup, Europako mahai teniseko bigarren txapelketa garrantzitsuenaren lehen errondaren zozketa Bratislavan —bertan selekzioen Europako Txapelketa jokatu zen—. Zozketan Leka Eneako mutilen nahiz nesken talde nagusiak zeuden, eta horren arabera, lehen erronda horretan izango dituzten aurkarien berri izan zuten.
Gizonen taldeak abuztuaren 22 eta 23 artean jokatuko du ETTU Cup horren lehen fase hori. Aurrean izango ditu CTT Royal Alpa Ixelles Schaerbeek Belgikako taldea, Portugalgo GDCS Juncal, eta Turkiako TED Sports Club. Irunen jokatuko dira kanporakea horren barruko partidak.
Emakumeen taldeak beranduago, urriaren 9 eta 10ean, ekingo dio Europako lehiari, Andaluzian. Izan ere, bere taldean egokitu da CajaSur Priego taldea (Kordobako taldea da), eta haien etxean jokatuko dute Leka Eneako neskek Luxenburgoko DT Rued, eta Portugalgo GDCP Madalena taldeekin batera.
Bi kanporaketa horietako irabazleak joango dira hurrengo fasera.