1960 eta 2010 urteen artean indarkeriak, horren arrazoia edozein izanda ere, eragin dituen hildakoen zerrenda jasotzen duen liburua da. Herri bakoitzari berea ematen diote.
Liburuaren entrega ekitaldia
Irungo Udalak jada jaso du Eusko Jaurlaritzaren eskutik
Biktimen Udal Erretratuak liburua. 1960 eta 2010 urteen bitartean indarkeriak eragindako hildakoen zerrenda jasotzen duen lana da,
Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaritzak landu duena.
Ekitaldian Jose Antonio Santano alkatea, Monica Martinez zinegotzia, Monica Hernando Biktima eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiko zuzendaria, eta Aintzane Ezenarro Memoria eta Bizikidetza zuzendaria izan dira.
Liburua datu-base bat da, haien udalerrian jaio, bizi edo hil diren biktimen izen-abizenekin. Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak toki-esparruan biktimen oroimenezko eta aitormenezko ekitaldiak sustatzen lagundu nahi die EAEko udalei horrela. Guztira, 128 liburuxka prestatu dira, beste hainbeste udalerrirentzat. Irungo Udalak informazio hori kontrastatu behar du orain.
Oarso Bidasoan, Irunez gain, Pasaian eta Errenteria-Oreretan emango dituzte.