Bihar egingo dute garbiketa, goizean, irlen eta ontziralekuaren inguruan.
Irlen eta ontziralekuaren inguruan egingo dute garbiketa
Berriztu elkarteko kideek, Irungo Udalaren, Surfrider taldearen eta Santiagotarrak kirol elkartearen laguntzarekin, Bidasoa ibaiaren irlen eta ontziralekuaren inguruan garbituko dute bihar (asteazkena, hilak 22), 10:00etatik 12:30era. 30 bat gazte ariko dira zeregin horretan. Berriztuk gizarte integrazioan laguntza behar duten familia nahiz gazteekin egiten du lan.
Uretan, eta kutsadura eragin dezaketen objektuak jasotzea da jardunaldiaren helburua. Surfrider elkarteko adituen laguntza —itsasertzaren babes eta balio elkartea da— jasoko dute Berriztuko kideek, eta Santiagotarrak taldeko kideek hainbat azpiegitura erraztuko dituzte.