Gaur, Goikoetxea-Madarieta eta Zulaika-Israel bikoteek lehen finalerdia jokatuko dute. Ondoren afizionatuak ariko dira kiniela jokoan.
Goikoetxeak errepikatuko du gaur
Hiruzta Zesta Txapelketa jokatuko dute gaur hasi eta hiru ostiralez Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Aurreneko bi ostiraletan finalerdiak jokatuko dituzte, eta hirugarrenean finala. Gaur, hortaz, lehen finalerdia izango da jokoan, Goikoetxea-Madarieta eta Zulaika-Israel bikoteen artean. 20:00etan hasiko da jaialdia, txapelketako partidarekin.
Hurrengo ostiralean Egiguren-Urtasun eta Olha-Erkiagak bigarren finalerdia jokatuko dute. Finala hilaren 31an izango da. Profesionalen partiden ondoren, afizionatuen arteko kiniela jokoak antolatuko dituzte Hiruzta Zesta Txapelketa osatzen duten jardunaldietan.
Gastronomia ere
Uztaila eta abuztuko ostiral guztietan izango da profesionalen zesta punta partidak ikusteko Jostaldi pilotalekuan. Jaialdi bakoitzeko sarrerak 12 euro balio du, eta prezioaren barne dastaketa gastronomikoa sartzen da.
Gaur, Alameda jatetxeak prestaturiko marmitakoa —kofradiak utzitakoa— banatuko dute, eta
Hiruzta txakolina edota
Mitarte upategietako ardo beltza, edateko.