Lanik onenak 700 euro eta Emekiren opari bat jasoko du.
Abuztuaren 9an egingo da Hondarribiko Emeki emakume elkarteak antolatzen duen Kaleko XXII. Margo Lehiaketa. Edozein teknika erabiltzeko aukera izango da, baina toki bat aukeratu eta bertan egin beharko da margo lana, ez dira argazki, marrazki edo laminetan oinarritutakoak onartuko.
Parte hartu nahi duenak aldez aurretik izena eman dezake. Telefonoz egin dezake (943 64 34 02 zenbakira deituta), karta bidez (Emeki, 283 posta kutxatila, 20280, Hondarribia) edo
posta elektronikoz. Lehiaketaren egunean ere aukera izango da izena emateko.
Oinarriak bere osotasunean ezagutu nahi dituenak posta elektronikoz eska ditzake.
Sariak
- 1. saria: 700 euro eta Emeki elkartearen oparia.
- 2. saria: 500 euro eta Hondarribiko Udalaren oparia.
- 3. saria: 400 euro eta Emeki elkartearen oparia.
- Akzesita: Enmarkazio bat Atrezzo marko dendan, 100 euroan baloratua.