Udal funtzionamendurako aurreakordioa egin dute PSE-EE-k eta EAJ-k Irunen
"Oinarrizko atalen" gainekoa da adostasuna, udal barrukoak eta udalak parte hartzen duen erakundeen baitakoa. Gaurko udalbatzarrean aztertuko dute gaia, 12:00etan.
- Talde politiko guztien baldintzak hobetuko dira: talde bakoitzak ziurtatua izango luke liberatu bat (bozeramailea), eta behin-behineko liberatuen banaketa proportzionala egingo litzateke.
- Banaketa horren arabera, eta aurreakordioan jasota dagoenez, Si Se Puede Irunek beste pertsona liberatu bat osoki izan lezake eta beste bat egun erdira; EAJk bi —udal gobernu taldean sartuko litzatekeelako—, EH Bilduk bozeramaileaz gain egun osora beste pertsona bat liberatzeko aukera izango luke (idazkaria), eta PPri 3/4ko liberazio bat egokituko litzaioke.
- Udal batzordeetan ordezkarien banaketa proportzionala adostu dute EAJk eta PSE-EEk: horietan lau ordezkari PSE-EErenak lirateke, bina EAJ eta Si Se Puede Irunenak, eta bana izango lituzkete EH Bilduk eta PPk.
- Udalak parte hartzea duen erakundeetan, berriz, aurreakordioan idatzita dago saiatuko direla alderdi guztiek ordezkaritza izan dezatela.
- Zaisan eta Txingudiko Mankomunitatean (Txinzer) PSE-EEk, EAJk eta Si Se Puede Irunek izango lukete ordezkaritza. Baina aztertzekotan gelditu dira beste alderdiek ere izan dezatela ordezkaritza Txinzerren, botorik gabe, baina iritzia emateko eskubidearekin.


