Kataluniako Companyia Encaixats taldeak 'El pequeño gran mundo de los hermanos Lambe' obra aurkeztuko du gaur Txotxongilo Bideak zikloaren barruan.
La Cuentista Teatroren emanaldia
Kasino Zaharreko lorategietako zuhaitzen itzalak haurrez beteko dira gaur arratsaldean,
Txotxongilo Bideak zikloko laugarren emanaldirako. Kataluniako Companyia Encaixats taldeak
El pequeño gran mundo de los hermanos Lambe obra antzeztuko du, 18:00etan. Hiru urtetik gorako haurrentzat egokia da.
Hori bai, garaiz iristea komeni da, batetik leku ona hartzeko, eta bestetik, zikloko obrak oso laburrak izaten direlako.
Gaurkoaren ondoren, beste bi saio geratuko dira Txotxongilo Bideak zikloko aurtengo ekitaldia amaitzeko. Hurrengo asteazkenean Kataluniako beste talde bat hurbilduko da Hondarribira, Microcirc. Eta hileko azken asteazkenean Asturiaseko Bailadera de Titeres taldearen txanda izango da.
Emanaldi guztiak Kasino Zaharreko lorategietan egingo dira, 18:00etan. Eguraldi txarrarekin, udaletxeko arkupeetara mugituko litzateke antzezlana. Aurten, zorionez, ez da halakorik geratatu oraindik.